Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 4a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri giroa ekarriko digute.

Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardul botako du, bereziki goizean eta azken orduetan. Egunaren erdiko orduetan aterruneak luzeagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haize biziaren eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 18-20 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoz emango dira, baina berriz ere ugariagoak izango dira goizean eta azken orduetan. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 18-20 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!