Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 3a

Goizean zaparrada batzuk botako ditu, non sarri xamar botako duen, tarteka mardul botako duelarik.

Arratsaldean aterruneak luzeagoak izango dira, euri gutxi egingo du eta giroa lasaiagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 19-20 graduan joaz goia.

Giro euritsua izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri giroa ekarriko digute. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardul botako du, bereziki goizean. Ipar-mendebaldeko haize biziaren eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 18-19 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!