Giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 25a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute, ostarte zabalak nagusituko direlarik.

Arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, azken orduan hodei batzuk agertuko badira ere. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 23-25 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Antzeko eguraldia izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodei dezente agertuko da zeruan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta egunaren azken orduak arte nahiko eguraldi eguzkitsu eta polita nagusituko da. Azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira eta ez da baztertzen gauean euri txiki pixka bat egitea. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturan aldaketarik ez, 23-25 graduan errendituko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!