Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 24a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta ez da baztertzen puntualki euri txiki pixka bat egitea.

Hala ere, huskeria izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta giro atsegina nagusituko da, nahiz eta, gauean berriz ere hodeiak ugarituko diren. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joko duelarik goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan, baina orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da. Arratsaldean aldiz ostarte politak irekiko dira eta eguraldi atsegina izango da nagusi. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!