Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 23a

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zerua urdin mantenduko da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da.

Gauean hodei baxuak ugaritzen hasiko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta ez da baztertzen puntualki euri txiki pixka bat egitea. Hala ere, huskeria izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta giro atsegina nagusituko da. Goizean ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!