Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 21a

Goizean eta arratsaldeko erdiko orduak arte zerua estalirik egongo da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk eroriko dira, bereziki goizean.

Azken orduan atertu eta ostarte txiki batzuk irekiko dira, baina orokorrean giroa bustia izango da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beheraka jarraituko du, 19-21 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei dezente izango da zeruan, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta arratsaldean giro atsegina nagusituko da. Ipar-haizeak joko du, baina tenperaturak zertxobait gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!