Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 20a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, nahiz eta, ez duten zerua guztiz estaliko.

Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, baina oso gutxi izango da eta giroa orokorrean lasaia izango da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean eta arratsalde erdi arte zerua estalirik egongo da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk eroriko dira, bereziki goizean. Azken orduan atertu eta ostarte txiki batzuk irekiko dira, baina orokorrean giroa bustia izango da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beheraka jarraituko du, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!