Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 19a

Goizean eta arratsaldearen erdira arte zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango da.

Arratsaldean zehar hodei baxu batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, giro bikainak jarraipena izango duelarik. Goizean haize aldakorra nagusituko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 27-30 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, nahiz eta, ez duten zerua guztiz estalirik edukiko. Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, baina oso gutxi izango da eta giroa orokorrean lasaia izango da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!