Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 18a

Goizean zeru urdina eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean tarteka hodei baxu batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, giro ederrarekin jarraituko dugularik. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 27-30 gradu bitartean joko duelarik goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean eta arratsalde erdi arte zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango da. Arratsaldean zehar hodei baxu batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, giro bikainak jarraipena izango duelarik. Goizean haize aldakorra nagusituko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 27-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!