Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 16a

Goizean zerua estalirik egongo da eta tarteka zaparrada txiki batzuk izango dira, tarteka bizi xamar botatzea baztertu gabe.

Arratsaldean atertzera egingo du, baina hodeiek nagusi izaten jarraituko dute. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei baxu batzuk ostarte zabalekin nagusituko dira eta orokorrean giro eguzkitsu eta bikainaz gozatzeko aukera izango da. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 27-29 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!