Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 14a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da.

Arratsalde erditik aurrera hodei baxuak ugarituko dira itsasotik barrena, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiarekin emango diogu amaiera egunari. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 26-28 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Oso euri gutxi izango da. Goizean hego ukituko haizea, baina iparra nagusituko da eguerditik aurrera. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 gradu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!