Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 13a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta zerua estali xamar izango dute. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean, aldiz ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango da nagusi. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da. Arratsalde erditik aurrera hodei baxuak ugarituko dira itsasotik barrena, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiarekin emango diogu amaiera egunari. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!