Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 12a

Fronte ahul batek zerua estalirik utziko du goizean goizetik hasita eta euritarako joera izango du eguraldiak.

Goizean zaparradak ugariagoak izango dira, tarteka bizi xamar botako duelarik. Arratsaldean aterruneak luzatzen joango dira, gau partean nahiko ateri geratuko delarik. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta zerua estali xamar izango dute. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango da. Arratsaldean, aldiz ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango da nagusi. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!