Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 11

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro ederra izango da.

Arratsaldean pixkanaka hodei baxuak ugaritzen joango dira, egun amaieran zerua estalirik geratuko da eta azken orduan euri langar pixka bat ere izango da, oso gutxi hala ere. Goizean haize aldakorra izango da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik izango, 25-27 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Fronte ahul batek zerua estalirik utziko du goizean goizetik hasita eta euritarako joera izango du eguraldiak. Goizean zaparradak ugariagoak izango dira, tarteka bizi xamar botako duelarik. Arratsaldean aterruneak luzatzen joango dira, gau partean nahiko ateri geratuko delarik. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!