Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 9a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da eta tarteka zerua estali xamarrik izango dute.

Hala ere, arratsalde amaieran zaparrada isolaturen bat salbu, orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaiarekin jarraituko dugu. Haizea aldakor ibiliko da, goizean tarteka hegoak joko duelarik eta arratsaldean iparrak. Tenperatura jaitsi egingo da, 24-26 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodei asko agertuko da eta lehen orduan zaparrada isolaturen bat bota dezake. Hala ere, orokorrean ateri egongo da eta goiz erditik aurrera hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta halaxe eutsiko dio eguna amaitu bitarte. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 24-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!