Pixkanaka arintzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 7a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik euri txiki pixka bat izango da.

Eguerdirako ateri geratuko da eta arratsaldean zehar pixkanaka ostarte batzuk zabalduko dira, eguna giro atseginagoarekin amaituko delarik. Ipar-haizeak joko du eta horrekin tenperaturak antzeko jarraituko du, 19-20 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira nagusi eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean aldiz hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!