Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 6a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute egunean zehar, giro bustia nagusituko delarik.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperaturaren beherakada nabarmena izango da, nekez gaindituko dituelarik 19-20 graduak egunaren erdiko orduetan.

Pixkanaka arintzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik euri txiki pixka bat izango da. Eguerdirako ateri geratuko da eta arratsaldean zehar pixkanaka ostarte batzuk zabalduko dira, eguna giro atseginagoarekin amaituko delarik. Ipar-haizeak joko du eta horrekin tenperaturak antzeko jarraituko du, 19-20 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!