Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 5a

Goizean zeru urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da.

Arratsaldean zehar bero-hodei batzuk garatuko dira, egun amaieran ekaitzen bat edo beste lehertuko direlarik, puntualki handi xamarrak izatea baztertu gabe, txingor eta guzti. Goizean haizeak hego-ekialdeko ukitua izango du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura asko igoko da, 28-30 graduan joaz goia.

Giro motela bueltatuko da bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute egunean zehar, giro bustia nagusituko delarik. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperaturaren beherakada nabarmena izango da, nekez gaindituko dituelarik 19-20 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!