Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 4a

Goizean goizetik hasita hodeiak nagusi izango dira eta zerua nahiko estalirik utziko dute, joera horrek egun guztian jarraipena izango duelarik eta giro triste xamarra nagusituko delarik, nahiz eta, arratsalde partean ostarte txiki batzuk ikusi.

Ez da baztertzen hodei hauek puntualki euri langar pixka bat uztea. Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da. Arratsaldean zehar bero-hodei batzuk garatuko dira, egun amaieran ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Hala ere, azken orduan emango direnez, eguna orokorrean giro eguzkitsuarekin emango dugu. Goizean haizeak hego-ekialdeko ukitua izango du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura asko igoko da, 28-30 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!