Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 3a

Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Goiz erditik aurrera ostarteak gailentzen joango dira eta arratsaldean zehar giro eguzkitsua jaun eta jabe izango da. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean zehar hodeiak areagotzen joango dira eta zerua nahiko estalirik utziko dute, joera horrek egun guztian jarraipena izango duelarik eta giro triste xamarra nagusituko delarik. Ez da baztertzen hodei hauek puntualki euri langar pixka bat uztea. Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!