Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko uztailaren 2a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri txiki pixka bat izango da. Eguerditik aurrera atertu eta zerua saretuago agertuko denez, ostarte txiki batzuk irekiko dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar tenteagoa nagusituko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik izango, 19-21 graduan joko duelarik goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goiz erditik aurrera zeruan urdina izango da jaun eta jabe eta egun osoan zehar giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango da. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!