Zertxobait lasaiago

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 30a

Giro zertxobait lasaiagoa, baina sosegatu ezinik. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek egunaren erdiko orduetan euria utziko dute, orokorrean gutxi espero delarik eta protagonista izango ez delarik.

Ipar-haizeak joko du, bolada biziekin. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 19-21 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Hodeiek zerua ia erabat estalirik izango dute, nahiz eta, ostarte txiki batzuk ikusi. Hodei hauek tarteka euri zaparrada txiki batzuk utziko dituzte, giro ezatsegin xamarra nagusituko delarik. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak nekez gaindituko ditu 19-21 graduak.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!