Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 29a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka gogotik botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean zehar giroa lasaitzen joango da. Atertu egingo du eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 18-20 graduan joaz goia.

Giro zertxobait lasaiagoa izango dugu bihar, baina sosegatu ezinik. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek egunaren erdiko orduetan euria utziko dute, orokorrean gutxi espero delarik eta protagonista izango ez delarik. Ipar-haizeak joko du, bolada biziekin. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 19-21 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!