Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 28a

Goizean hodei baxuek zerua nahiko estalirik izango dute, han-hemenka euri txiki pixka bat izango delarik.

Arratsaldean orokorrean atertu, ostarteak ireki eta giro lasaiarekin emango diogu amaiera egunari, nahiz eta, hodeiak ugarituko diren. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 22-24 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka gogotik botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean zehar giroa lasaitzen joango da. Atertu egingo du eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!