Giro ilunagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 27a

Goizean jada hodei baxuak ugari xamarrak izango dira eta giro ilunagoa izango dugu.

Eguerdi aldera ostarte batzuk irekiko dira, baina arratsaldean zehar berriz ere hodeiek zerua nahiko estalirik izango dute. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia nagusituko da. Ipar-haizea nagusi izango da eta tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodei baxuek zerua nahiko estalirik izango dute, han-hemenka euri txiki pixka bat izango delarik. Arratsaldean orokorrean atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira. Gau aldera ordea, giroa ezegonkortu eta barnealdetik ekaitzak sartuko dira, puntualki mardulak izatea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 22-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!