Giro nahiko lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte ostarte zabalak izango dira nagusi eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean zehar ordea, bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoari paso emango diolarik. Tenperaturak gora egingo du, 28-30 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean jada erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, zerua zikin xamarrik agertuko delarik. Hala ere, ez da euririk espero. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta orduan ekaitzetarako joera hartuko du, non gehienbat egunaren amaieran lehertuko diren. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperaturak behera egingo du, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!