Uda giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 25a

Goizean zerua ia erabat oskarbi egongo da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira eta azken orduetan bero-hodei batzuk, baina ekaitz arriskua txikia izango denez ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura igo egingo da 27-29 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte ostarte zabalak izango dira nagusi eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar ordea, bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoari paso emango diolarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!