Eguerdi, edo arratsaldeko lehen ordutik aurrera erabat ateri geratuko da, zerua arinduko da eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan zehar eta tenperaturak gorabeherarik gabe jarraituko du, nekez gaindituko dituelarik 18-20 graduak.
Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, hodeiak ugariagoak izango dira. Arratsaldean zehar zerua garbitu egingo da, giro ederrarekin emango zaiolarik amaiera egunari. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.