Moteletik jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 22a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean giro lasai eta atsegina nagusituko da.

Arratsaldean hodeiak ugaritu eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina goiz erditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 18-20 graduan joaz goia.

Egonkortzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri txiki pixka bat izango da. Eguerdi, edo arratsaldeko lehen ordutik aurrera erabat ateri geratuko da, zerua arinduko da eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan zehar eta tenperaturak gorabeherarik gabe jarraituko du, nekez gaindituko dituelarik 18-20 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!