Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta arratsaldean ostarte txiki batzuk irekiko dira, egun amaieran zabalagoak izango direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar tenteagoa nagusituko delarik. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduan joaz goia.
Moteletik jarraituko dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean giro lasai eta atsegina nagusituko da. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina goiz erditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 18-20 graduan joaz goia.