Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 20a

Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak mardul xamar botako ditu, bereziki goiz erdi, edo eguerditik aurrera, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat edo beste izango den. Ondoren arratsaldean zehar zaparradak tartekatuak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara egun osoz. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta lehen orduan euri langar pixka bat izango da. Goiz erdi, edo eguerdirako atertuko du eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, giro atseginarekin amaituko dugularik eguna. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!