Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 19a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro atsegina izango da. 

Arratsaldean berriz ere hodeiak ugaritu eta han-hemenka zaparradaren bat izango da, aukera gehiagoz gau aldera. Orokorrean ordea, euri gutxi izango da. Ipar-haizea nagusituko da egunaren zatirik handienean. Tenperaturak behera egingo du, 21-23 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak sarri eta mardul xamar botako ditu, bereziki goiz erditik aurrera, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat edo beste izango den. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara egun osoz. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!