Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 18a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro lasai eta atsegina izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, hodeiak ugaritu eta zaparrada batzuk izango dira, non puntualki ekaitzak joko duen, zaparrada handi xamarren bat edo beste baztertu gabe. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Arratsaldean berriz ere hodeiak ugaritu eta ekaitzetarako joera hartuko du, puntualki handi xamarrak izatea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da egunaren zatirik handienean. Tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 20-22 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!