Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 16a

Goizean apenas ikusiko den hodeirik eta giro eguzkitsu eta ederra nagusi izango da.

Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe, eguna giro lasaiarekin amaituko dugularik. Goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, ondoren ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak gora egingo du eta 22-24 gradu atseginetan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

Ezegonkorrago egongo da bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina nagusituko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira eta litekeena da arratsalde erdi aldera ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, ez dira protagonista izango. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik kokatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 25-27 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!