Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 15a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan, eta lehen orduetan euri txiki pixka bat ere izango da.

Eguerdirako ordea, atertu egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, azken orduetan zabal xamarrak izango direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.
 

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean apenas ikusiko den hodeirik eta giro eguzkitsu eta ederra nagusi izango da. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe, eguna giro lasaiarekin amaituko dugularik. Goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, ondoren ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak gora egingo du eta 22-24 gradu atseginetan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!