Kaxkarrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 14a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da.

Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, fronte bat iritsiko da eta arratsalde erditik aurrera euritara joko du, puntualki zaparrada mardulen bat izango delarik. Gauean euria nabarmen gutxituko da. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan, eta lehen orduetan euri txiki pixka bat ere izango da. Eguerdirako ordea, atertu egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, azken orduetan zabal xamarrak izango direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!