Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 13a

Goizean behe-laino pixka bat eta hodei baxuren bat edo beste agertuko badira ere, eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta giro eguzkitsua gailenduko da.

Arratsaldean goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Egunaren gehienean hego-haizea ibiliko da, azken orduetan ipar-mendebaldekoa sartuko delarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 26-28 graduan joaz goia.

Kaxkarrera egingo du eguraldiak. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, fronte bat iritsiko da eta arratsalde erditik aurrera euritara joko du. Egun amaieran tarteka zaparrada mardulak izango dira. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 24-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!