Egonkortzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 12a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri zaparrada batzuk botako ditu.

Eguerditik aurrera euria gutxituz joango da, egun amaierarako ateri geratuko delarik eta ostarteak irekitzen joango direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdekoa. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro bikaina izango dugu bihar. Goizean behe-laino pixka bat eta hodei baxuren bat edo beste agertuko badira ere, eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta giro eguzkitsua gailenduko da. Arratsaldean goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 23-25 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!