Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 11

Egun osoan zehar hodeiek zerua ia erabat estalirik izango dute eta giro iluna izango da. Hodei hauek egun osoan zehar tarteka zaparrada txiki batzuk utziko dituzte.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturan ez da aldaketa handirik emango, 14-16 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

Egonkortzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera ateri geratuko da eta ostarteak irekitzen joango dira, egun amaieran nahiko giro argia geratuko delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdekoa. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!