Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 9a

Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak ia egun osoz emango dira, non egunsentian eta goizean mardul eta gogotik botako duen.

Arratsaldean zehar euria gutxituz joango da, ilunabar aldera aterrune batzuk izango direlarik, nahiz eta, gauean berriz ere euritara joko duen. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak asko egingo du behera, 15-17 graduan joaz goia.

Giro bustia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoz botako ditu. Orokorrean ez dira mardulak izango, baina tarteka bizi xamar botako du. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak antzeko jarraituko du, nekez gaindituko dituelarik 15-17 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!