Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 8a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste izaterik ez da baztertzen.

Hala ere, euri gutxi izango da. Arratsaldean ordea, egoera erabat ezegonkortuko da eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak izango diren, une batzuetan gogor botatzea baztertu gabe, bereziki azken orduetan. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak ia egun osoz emango dira, non egunsentian eta goizean mardul eta gogotik botako duen. Arratsaldean zehar euria gutxituz joango da, ilunabar aldera aterrune batzuk izango direlarik, nahiz eta, gauean berriz ere euritara joko duen. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak asko egingo du behera, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!