Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 7a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari ostarteekin tartekatuko dira eta ez da baztertzen han-hemenka zaparrada isolaturen bat uztea.

Arratsaldean zehar ezegonkortasuna areagotu egingo da eta ilunabar edo gau partean zaparradaren bat botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, orokorrean euri gutxi espero da. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 22-24 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste izaterik ez da baztertzen. Hala ere, euri gutxi izango da. Arratsaldean ordea, egoera erabat ezegonkortuko da eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak izango diren, une batzuetan gogor botatzea baztertu gabe, bereziki azken orduetan. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!