Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 6a

Goizean goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango direnez giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Goizean haize aldakorra ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egingo du, 22-24 graduan joz goia. 

Bihar, giro nahasiagoa izango dugu. Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari ostarteekin tartekatuko dira eta han-hemenka zaparrada isolaturen bat utziko dute. Arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta zaparradak areagotuko dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, orokorrean euri gutxi espero da. Goizean eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!