Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 5a

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira mendi inguruetan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro eder eta lasaiak jarraipena izango du. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperaturak dezente egingo du gora, 26-28 graduan joaz goia.

Giro zertxobait ezegonkorrago egongo da bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango direnez giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, orokorrean ateri mantenduko da, nahiz eta, ez den baztertzen zaparrada bakanen bat. Goizean haize aldakorra ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!