Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 4a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira zeruan eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Arratsaldean mendi inguruetan hodei batzuk egongo badira ere, giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira mendi inguruetan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro eder eta lasaiak jarraipena izango du. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperaturak dezente egingo du gora, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!