Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 2a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dituzte, bereziki goizean.

Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta gauean ateri egongo da, ostarte batzuk zabalduko direlarik. Ipar-haizea nagusi izango da eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 16-18 graduan joko duelarik goia.

Egonkortzen hasiko da eguraldia bihar. Goizean oraindik hodei dezente izango da zeruan eta euri txiki pixka bat izango da. Arratsaldean aldiz, ateri egongo da eta ostarte politak irekiko dira. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!