Giro argixeagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko ekainaren 1a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, orokorrean oso litro gutxi pilatuko direlarik.

Arratsaldean aldiz, ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira, gauean berriz ere hodeiak ugarituko direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dituzte, bereziki goizean. Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta gauean ateri egongo da, ostarte batzuk zabalduko direlarik. Ipar-haizea nagusi izango da eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 16-18 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!