Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 31

Egun osoan zehar hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina hodeiak ugariak izango dira eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du.

Hala ere, ez da ezer handirik izango eta aterruneak politak izango dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

Giro argixeagoa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, orokorrean oso litro gutxi pilatuko direlarik. Arratsaldean aldiz, ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira, gauean berriz ere hodeiak ugarituko direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!