Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 30a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada txikiak botako ditu, une batzuetan mardulago egitea baztertu gabe, bereziki goizean.

Arratsaldean zehar atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina hodeiak ugariak izango dira eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Hala ere, ez da ezer handirik izango eta aterruneak politak izango dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!