Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 29a

Goizean goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro argia nagusituko da.

Arratsaldeko ordurik gehienetan ere halaxe jarraituko du, baina azken orduetan hodeiak ugarituko dira, gauean euri txiki pixka bat baztertu gabe. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 20-22 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada txikiak botako ditu egun osoan zehar, une batzuetan mardulago egitea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!